top of page

ODOLA EMATEKO INFORMAZIO OROKORRA

 

Odola ematea gaur egun behar sozial oso garrantzitsua da. Komunitate batean 1000 pertsonatik 40 odol emaile dira beharrezkoak  urte bateko beharra hornitu ahal izateko.

Espainian odol ematea alturista da, alegia ez da kobratzen odola emateagatik. Printzipio honek, odol transfusioen segurtasuna handitzea du helburu.

 

 Zergatik eman odola?

Odola ezin daiteke artifizialki sortu, odol emaileengndik soilik lortu daiteke eta oso beharrezkoa da larrialdietarako zentro eta operazio/ebakuntzetarako. Bestalde, odola iraungitu egiten da, epe mugatu bat du zahartu baino lehen.

 

Nola prestatu behar da odola emateko?

Lo ondo egin behar du aurreko gauean eta beti otordu bat egin, grasa gutxi duena ahal izanez gero. Erretzea ekiditea da egokiena, odola eman baino ordu bete lehenago gutxienez.

Burdin maila baxuko pertsonei, jaki aberasgarriak jatea gomendatzen zaie, ala nola, arrautzak, haragi gorria, arraina, lekak...

 

Zertan datza odol ematearen prosezuak?

Odol ematea prosezuak hainbat fase ditu:

  • Odol ematearen inguruko aspektu legalak

  • Formulario bat bete eta elkarrizketa mediku bat izan baimena eskuratzeko

  • Azterketa medikua eta elkarrizketa

  • Anemia antzemateko froga

  • Odol ematea

  • Hozte prozesua

 

Elkarrizketan, medikuak edo herizainak egindako galdera eta frogak (tentsio arteriala, hemoglobina, pultsua...) odol emate prosezuak odol emaileari edo odola jasoko duenari arazorik sortuko ez diola zihurtatzeko egiten dira. Arazo bat antzematen bada, mediku edo herizainak, momentu horretan odola emateko baimena deuseztatu dezake.

 

Odola eman al dezaket gaixotasunen bat izan badut edo botikak hartzen baditut?

Botika gehienek ez dute eragozpenik odola ematerako orduan eta gaixotasun batzuk izan ondoren ere eman daiteke odola.

 

Nola senituko naiz odola eman ondoren?

Odola eman ondoren 10-15 minutuko atsedenaldi bat egitea gomendagarria da. Likido ugari edatea gomendatzen da eta alkohola edo erretzea sahiestea hurrengo 2 orduetan. Ingurugiro beroetan egotea edo kirola sahiestea da egokiena hurrengo egunera arte gutxienez.

Odola eman ondoren, pertsona gehienak ondo sentitzen dira, ala ere, efektu sekundarioak izan ditzake odola ematen ari garenean edo ondoren, alegia zorabioak, hematomak edo besoaren mugikortasun zailtasunak. Efetu hauek ordea denbora gutxi irauten dute eta ez dira ohikoak.

 

Odola emateagatik kutsatu al naiteke gaixotasun batekin?

Ez. Odola emateko material esterilizatua erabiltzen da eta erabilera bakarrekoak dira.

 

Ez ahaztu odola emateak bizitza ugari salbatu ditzakela, odola ematean hiru pertsona salbatzeko adina odol emango duzula!

 

 

   ODOLA EMATEA ETA EHU

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskal Herriko Unibertsitatean, Bizkaiko Campusean hain zuzen, odola emateko aukera ere eskaintzen digu Osakidetzak. Behean ikus dezakezuen ordutegiaren araberako egunetan, odola emateko unitate mugikorra egoten da Laboa plazan. Unitate hauek Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan zehar joaten dira, odola ematea bahi duten pertsonei jarduera hau errazteko. Esteketan klikatuz unitate mugikorren funtzionamendua eta egokitasuna ikusteko aukera dago, bideoen bitartez.

 

 

http://www.donantes2punto0.org/es/nuestra-actividad/extracciones

 

 

 

 

 

 

bottom of page